Zientzia eta teknologia gizarteratzea eta horiekiko jakin-mina sortzeko baliabideak eta zerbitzuak eskaintzea dugu helburu. Zientzia-dibulgazioko baliabideak eskaintzen ditugu, hainbat formatutan eta hartzaile mota askorentzat: publiko orokorra, haurrak eta gazteak, eta publiko espezializatua. Zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditugu.
Euskara garatzeko eta normalizatzeko hizkuntza-baliabide, -tresna eta -zerbitzuak sortzea eta eskaintzea da gure helburua. Itzulpen-zerbitzuak, hizkuntza-kalitateko zerbitzuak eta hiztegigintza-zerbitzuak eskaintzen ditugu. Hizkuntza-teknologietan, I+G+Bren aldeko apustu sendoa egiten dugu.
Etxeko haur eta gaztetxoendako bi CD-ROM berrirekin dator Elhuyar Fundazioa: Zoo Zoroa eta Armix Kart.
Zoo Zoroa jokoaren bidez, bi eta bost urte bitarteko haurrek Komoko pertsonaiarekin jolasteko aukera izango dute, eta, aldi berean, hainbat gaitasun landuko dituzte: begitik eskurako koordinazioa, arreta, oroimen, kontzentrazioa, eta abar. Zoo zoroa jokoa motxila batean banatzen da, Komoko pertsonaia nagusiaren pelutxearekin batera. Beraz, opari bakarrean hiru opari egiteko aukera duzu.
Sei eta hamar urteko gaztetxoentzat, berriz, Armix Kart dugu: kotxe-lasterketen bidez hizkuntzak lantzeko bideo-joko didaktikoa. Joko honetan, euskarazko galderak, gaztelaniazkoak eta ingelesezkoak tartekatzen dira.
www.elhuyar.org/edizioak helbidean daude salgai bi produktu berri hauek.
Elhuyar Fundazioak, Innobasquek eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Teknoskopioa 2009-2010 gazteentzako ideia-lehiaketa jarri dute abian. Hezkuntza-sistemaren beharretara hobeto egokitzeko, aurtengo lehiaketak 6 hilabeteko iraupena izango du —2009ko abendutik 2010eko maiatza bitartera— eta “Darwin eta eboluzioa” izango du ardatz. Lehiaketak irauten duen bitartean, gazteak zientzialari bihurtuko dira eta beraien blog propioa sortzeko aukera izango dute.
Lehiaketak irauten dituen sei hilabeteak hiru fasetan banatuta egongo dira: lehenengo faseak abenduaren 1etik urtarrilaren 31ra bitarte iraungo du; bigarren faseak otsailaren 1etik martxoaren 31ra bitarte; eta hirugarren eta azkenak, apirilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte. Hiru faseetako bakoitzean, blog bat sarituko da, eta egileek ordenagailu ultraeramangarri bana jasoko dute.
Elhuyar Fundazioko I+G+B unitateak garatu du tresna eta erabiltzaileak aukera izango du itzulpen-memorietatik lexiko elebiduna erauzteko.
Itzulpen-memoriekin lan egiten duten erabiltzaileengan dago, batik bat, pentsatua: itzultzaileak, itzulpen-zerbitzuak, terminologoak, hizkuntzalariak, euskara-teknikariak...
ItzulTerm tresna honako webgunean dago eskuragarri: http://itzulterm.elhuyar.org
Elhuyar Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak “Zientzia eta teknologiaren irudikapenak Euskal Herrian” ikerketa-lana egin dute, eta gaur goizean aurkeztu dituzte azterketa horren emaitzak Elhuyar Fundazioaren egoitza nagusian.
Azterketaren helburua izan da Euskal Herriko biztanleek zientziaz eta teknologiaz zer iritzi duten jakitea. Ikerlanaren ondorio nagusiak aurkezteko, honako pertsona hauek hartu dute parte gaur goizeko aurkezpenean: Itziar Nogeras, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia; Luis Martínez de Luna, Prospekzio Soziologikoen Kabineteko burua; Andoni Eizagirre, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea eta Eguzki Urteaga Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia saileko irakaslea.